XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEW YORK Norbaitek Marianoren biografia artistika errepasatzen badu, 1980an New York-en topatuko du.

Ez, ez da bere lanaren progresioak, pixkanaka gero eta urrunago ziren tokietara eraman zezanik, baizik eta zuzen, bat batean eskolako patiotik lehenbiziko mailako talde batean jolastera pasatzen diren futbolari hoietariko bat bailitzan, Iruñetik New York-a saltatu zuen.

Zirkunstanziak exzepzionalak izan ziren eta, oportunitateak urri xamarrak izaten direnez, Mariano urritasun horri atxiki zitzaion eta bere kuadroekin Cristobal Colon-ek ozeano-itsasoa deitzen zuena gurutzatu zuen, Imperioko hiribururaino, eta Imperioko hiriburuan merkatu artistikoaren bihotzean kokatu zen, bitarteko urratsik gabe.

Madrile, Bilbo, Paris, Londres, Roma, Berlin ezagutu gabe, metan zegoen.

Ezperientzia bakarra izan zen, berriezina, eta aurrerakoan experientzia hura pintorearen bizitzan derrigorrezko abiapunto, muga bihurtu zen.

Experientzia harek Marianok bizitzan mirakuluak gertatzen zirela zenbateraino sinisten zuen azaltzen du kasualitate onak eta ilusioz eta fede onez duroak lau peztetan saltzen dituzten pertsonak badirela.

Gauzen joan ta etorri arrunta berari ez zegokiola pentsatzen duenetarikoa izan zen beti; artista izateak bizitza alde miresgarri eta idealetik ikusteko jarreran kokatzen ditu, bestentzat baliogarri zaiena.

BARBARA WALTER Hamarkada bikainaren azkeneko urteak izango ziren, Jose Ramon de Andres-ek, orduan Kultur Ministeritzaren Nafarroako delegatua, berak ezagutberria zuen amerikano emazte baten asmoak azaltzeko, hiriko pintore talde bat kontaktatu zuen.

Barbara Walter-ek, horrela zuen izena emakumeak, Españako pintore gazteak ezagutu, eta gero, non eta Manhattan-go bihotzean, ireki behar zuen galerian promozionatu nahi zituen.

Barbara Walter Iruñeko zenbait eskultore eta pintoreekin egon zen, bainan Marianorekin izan zuen kontaktua izan zen mamitu zen bakarra.